Zorion perfektua

978-84-95589-56-9
EUSKERA
184
190cm
120cm
NARRAZIOA
-5%
13,50 €
12,83 €

Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean.

Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, -kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe-, nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala.

Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia.

Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.

  • Etxeko hautsa
    -5%
    Etxeko hautsa
    Lertxundi Esnal, Anjel
    9788498682908
    ALBERDANIA
    Disponible para envío

    18,00 €17,10 €

  • Lehorreko koadernoa
    -5%
    Lehorreko koadernoa
    Lertxundi Esnal, Anjel
    9788488669728
    ALBERDANIA
    Disponible para envío

    11,50 €10,93 €

  • Letrax kalekantoitik
    -5%
    Letrax kalekantoitik
    Lertxundi Esnal, Anjel
    9788488669919
    ALBERDANIA
    Disponible para envío

    16,76 €15,92 €

  • Botoitxo
    -5%
    Botoitxo
    Lertxundi Esnal, Anjel
    9788491097327
    EREIN
    Pedido a proveedor

    10,00 €9,50 €

  • Familia xelebrea
    -5%
    Familia xelebrea
    Lertxundi Esnal, Anjel
    9788418410314
    IKASELKAR
    Pedido a proveedor

    8,95 €8,50 €

  • Kapitain Frakasa
    -5%
    Kapitain Frakasa
    Lertxundi Esnal, Anjel
    9788491096160
    EREIN
    Pedido a proveedor

    17,00 €16,15 €