Zenbaki lehenen bakardadea

978-84-9868-072-0
EUSKERA
255
205cm
140cm
NARRAZIOA
-5%
18,50 €
17,58 €

Badira zenbaki lehenen artean zenbaki batzuk are bereziagoak direnak, matematikariek zenbaki lehen bikiak deitzen dituztenak: zenbaki lehen horiek elkarrengandik gertu daude, ia elkarren ondoan, zenbaki bikoiti bat baino ez baitago bien artean. Holakoak dira, adibidez, 11 eta 13a, edo 17 eta 19a, 41 eta 43a. Elkarrengandik gertu daude, bai, baina ez dute inoiz elkar ukitzen. Egia matematiko hori, metafora eder hori aukeratu du egileak Alice eta Mattiaren arteko historia hunkigarria kontatzeko. Haurtzaroan gertatutako jazoera ilun bik baldintzatu dituzte beren bizitzak. Nerabezaroan hasi eta adin nagusian ongi sartu arte harreman estua izango dute biek, erakarmen handia sentitzen badute ere elkarrenganako, hesiak jarriko dizkie bizitzak bidean eta zenbaki lehenak bezala elkarrengandik hurbil baina elkar ukitu gabe egotera kondenatuko ditu. Azpimarratzekoa dira Paolo Giordanok erabili duen sotiltasuna pertsonaien psikologian barneratzeko eta, kontakizun gogoangarri honen bidez, bakardadearen mamira hurbiltzeko.  

  • Heaven and earth
    -5%
    Heaven and earth
    Giordano, Paolo
    9781474612159
    ORION INGLES
    Pedido a proveedor

    17,00 €16,15 €