Raimundo sarriegi etxeberria

978-84-95589-92-7
EUSKERA
120
220cm
130cm
BERTAKO
-5%
8,50 €
8,08 €

Raimundo Sarriegik donostiarren artean ospe handia badu ere -mundu guztiak daki danborradari eta festa giroko beste hainbat ekitaldiri (kaldereroak, inudeak, inauteriak...) hark egindako ekarpen musikalaren berri-, aldi berean, jendearentzat guztiz ezezagunak dira donostiar gogoangarri honen bizitza eta nortasuna.

Hutsune hori erremediatzeko asmotan, Raimundo Sarriegiren biografiako funtsezko datuak ezagutzera emateko erabakia hartu zuen Jose Luis Ansorenak, datu horietako asko, batez ere, hainbat kazetaritza lanetan sakabanaturik baitzeuden.

Sarriegiren musika guztiak ez dira danborradak, hala ere. Bestelako lan ederrak baditu eta liburu honen irakurleak izenez behinik behin ezagutu ahal izango ditu.

Sarriegirengana hurbiltzeko bidea emango ahal du liburutxo honek.