Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

978-84-96643-77-2
EUSKERA
224
205cm
140cm
NARRAZIOA
-5%
14,50 €
13,78 €

Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen. Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu. “Ia ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoa”. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller “Irudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa... Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arte”. Nick Tucker, Independent “Liburu ezin bikainagoa... istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoa”. Irish Examiner “Askotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoa”. Achuka “Hain da liburu xumea eta, itxura batera, hain irakurterraza, ia-ia perfektua baita”. Irish Independent