Kalezulo

978-84-88669-46-9
EUSKERA
142
120cm
190cm
OSTIRAL SAILA
-5%
11,00 €
10,45 €

Harako Leizezulo hartan agertzen ziren pertsonaia gaztetxoak heldu egin dira. Gazte bihurtu. Bakoitzak bere bidea hartu du eta bere bide-lagunak aukeratu. Haietako bat, Asier, beste lagun-koadrila batekin bildu da. Xabala eta Argala ditu bide-lagun; hartu duen bidea, ordea, hondamendira daraman XX. mendeko izurrite nagusiarena da: drogarena. Nobela astebukaera baten kontaera da. Asier drogaren hondamendira daraman bidean barrena barneratu da. Hondamendizko gau-bidaia horretan hainbat mugarri aurkitzen ditu, ordea, aurreko bizitzarekin lotzen dutenak eta irteera bat seinalatzen diotenak. Hondamendizko gau-bidaiaren muturreraino egingo ote du ala irteera mugarri horiei kasu egingo ote die? Erantzuna irakurlearen esku...