(in) komunikazioaren atarian

978-84-95589-44-6
EUSKERA
294
210cm
150cm
ZERBERRI
-5%
18,00 €
17,10 €

Aspaldi honetan, euskal gatazka jaun eta jabe bilakatu da hedabide guztietan: albistegietan izarra, irrati-telebistan eguneroko hizpide eta kazetetan gai nagusia da. Paradoxikoa bada ere, horrenbesteko informazio-fluxuak ez du komunikazioa ahalbidetu eta euskal auziak, maila askotan bederen, ezezaguna izaten jarraitzen du. Liburu hau euskal gatazkarekiko trataera informatiboaz inoiz egin den ikerketa akademikorik handienetik sortua da. 1998-2001 urtealdi zalapartatsuan egindako lanaren emaitza duzu hau, EHUko ikerketa talde zabal batek egin duen azterketa sakona: Espainian zein Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu dituzte (1.500etik gora ale), baita CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabaletik (3.000 inkesta estatu osoan) ateratako ondorioak ere. Egileen ustez, une honetan bizi dugun egoera mediatikoa benetan larria da. Gehiago ere esan daiteke: bide beretik jarraituz gero, inkomunikazioaren atarian egon gintezke.