Gaueko gezurrak

978-84-96643-73-4
EUSKERA
188
195cm
130cm
LITERATURA UNIBERTSALA
-5%
12,45 €
11,83 €

Lau gizon, kartzela batean preso, erregeren kontrako talde iraultzaile bateko partaide izateagatik: baroia, olerkaria, soldadua eta irakaslea. Heriotza-zigorra dute laurek zain, eta sententzia bete aurreko gauean, solasean dabiltza, istorio bana kontatzea erabakiko dute, beren azken orduak zerbaitetan pasatzearren, batetik, eta baita beren biziari zentzua emango dion laburbilduma baten bila ere, gillotina jausi aurreko azken unean oroitzeko moduko irudi bat gordetzearren. Airean dabil espetxeko gobernariaren proposamena ere, lau lagunetakoren batek erakundeko buruzagiaren izena isil-gordeka salatuz gero, denak libratuko dituela… Istorioz istorio luze doa gaua, baina aldi berean labur, saihestezina baita amaiera, eta ez da faltako ustekaberik eguna argitu aurretik. Ezer ez da dirudiena, ordea, Gesualdo Bufalinok esku jostalari bezain trebez ondutako liburu honetan, eta giza izatearen galdera funtsezkoekin nahasturik ugari dira bertan idazlearen amarru eta itzal-jokoak.

  • Gaueko gezurrak
    -5%
    Gaueko gezurrak
    Bufalino, Gesualdo
    9788497835060
    ELKARLANEAN
    Pedido a proveedor

    12,45 €11,83 €