Euskal herria, gaur

978-84-96643-41-3
EUSKERA
320
210cm
150cm
SAIAKERA
-5%
21,50 €
20,43 €

Euskal kulturari, gizarteari eta historiari buruzko sintesi orokorra egiten duen zabalkunde-liburua eskaintzen digu, oraingoan, Zallok. Edukiari dagokionez, Euskal Herriko funtsezko gaiak ulertzeko ibilbide-orri bihur daiteke.

Egileak euskal kulturaren kontzeptu zabala azaltzen du hasieran, ezezagun samarra eta hain herri txikia izanda, proportzionalki aberatsa den euskal kulturarena, alegia. Bere historia duen kultura integrala dela dio, ingurunearekin oso lotuta badago ere. Ibilbide horretatik, garapenaren eta berezitasunaren aldeko apustu estrategikoaren beharra ondorioztatzen du, mundu global eta ziurgabetasunezkoan.

Lehen zatian, Euskal Herriaren ideia kulturala eta espaziala aztertzen (eta aldarrikatzen) du eta, laburki, zenbait alderdi deskribatzen ditu, hots, bertako historia, gizartea eta profilak, herrialdearen bilakaera ekonomikoa eta Euskadiko, Nafarroako eta Iparraldeko sistema politikoak. Balio sendoak eta gizarte zibil trinkoa dituen gizartea deskribatzen du; amnesiarik gabe, azken urteotako tragediak eta etsipenak berrikusi behar dituen gizartea, alegia.

Bigarren zatiak kulturari dagozkion alderdi guztien panoramika berria eskaintzen du. Ezaugarririk berariazkoena euskara dela aitortuta, liburuak dimentsio erantsia ematen du, arkitekturari, arte bisual, eszeniko eta musikalei, euskaraz zein gaztelaniaz egindako euskal literaturari, dagozkion estilo, arte-lan eta izenak eta ondare--multzoa aztertuz. Amaitzeko, historian zehar izan diren eta gaur egun diren pertsonaiak aztertzen ditu, herrialdearen aniztasuna erakusteko asmoz.

Metodo deskribatzailea eta ordenatua erabiltzen du, eta ez oso interpretatzailea. Irakurlearen esku uzten du interpretazioa.

  • El pueblo vasco, hoy
    -5%
    El pueblo vasco, hoy
    Ramon Zallo
    9788496643390
    ALBERDANIA
    Pedido a proveedor

    21,50 €20,43 €