Aberriaren alde (eta kontra)

Sociologia
978-84-88669-90-2
EUSKERA
88
120cm
190cm
ZERBERRI
-5%
8,50 €
8,08 €

Euskal kulturaren eta euskararen gaurko egoera, fikzioak eta ajeak, literatur jardun propioa, itzulpengintza, homologazio nahia eta normalizazioa, mitoak eta desmitifikatzaileak...

Barru hustuketa bat da Saizarbitoriak egiten duena liburu honetan, datorren milurtekoaren atarian bera kezkatzen duten gure errealitate sozio-kulturalaren hainbat alderdi mahai gainera ateratzen dituena.

Jarrera kritikoa erakusten du, alde batekoekin bezala, bestekoekin ere, hiperkritiko izan beharra baitago euskal kulturaren mundu ofiziala, edo ofizial modukoa, sobera pozik ageri denean gaur egungo gure egoerarekin.

Saizarbitoriaren jarrera kritikoa ez da erosoa, haatik; batez ere, legezkoa denez, ñabartua, zehaztua eta independientea izateko grinatik sortua delako.