Bortzirietan 1940. urtetik 1960 bitartera, baserritik aparte
bertze lanbide batzuk suertatu ziren. Beti ere baserria eta
haren inguruko lanak izanen ditugu ardatz; baina honez gain,
mendiko lanak, Terranovako bakailao arrantza, Ameriketara
emigratzeak, kontrabandoa eta Iparraldeko ostatuetan neskek
egindako sasoiak dira azalduko zaizkigunak Bortzirietako
garaiko gazteentzako lanen artean.